EH Tafalla.jpg
Creado en Miércoles, 16 Mayo 2012

DSC 0057Igerilekuak udarako dira.

Aurreko legegintzaldian ANVko bi zinegotziak eta NaBaiko biak polikiroldegiaren ondoan udarako igerileku berrien eraikuntza proiektuaren aurka agertu ziren. Orduan proiektu garesti eta funsgabekoa iruditzen zitzaigun. Gaur egun gauza bera pentsatzen jarraitzen dugu, are arrazoi gehiagorekin.

Tafallak beti erabiltzaileak ase izan dituen udarako igerilekuak hirigunearen erdialdean, sarbide erraza zuen zonalde pribilegiatuan zituen (eta oraindik ere baditu). Zer dela eta lekuz aldatu? Herritarrak ados al daude? Galdera hauek herriak berak erantzuteko eskaera egin genuen bere garaian. Udaletxeko gehiengoak ez zigun jaramonik egin; aitzitik, Osoko Bilkuran igerileku berrien eraikuntza proiektuari ekitea erabaki zuen guretzat ezinbestekoa zen herri-kontsulta burutu gabe.

Obrak Zapateroren E Planaren saila zela eta hasten dira, berorien amaieraren inguruko inongo aurreikuspenik izan ez arren. Ehunka mila euro gastatu eta gelditu egiten dira. Ez dago diru gehiagorik. 2011n Nafarroako Gobernuak milioi bat euro bideratzeko hitza ematen du...

Zatarkeria hau ahalbidetu zuten taldeek marroi polita dute gainean! Baina tafallar Udalean gehiengoa dira oraindik ere, eta indizio guztiek diru publikoa xahutzen jarraituko dutela adierazten dute, beren akatsa ez onartu eta dagoeneko gastatutakoa ez justifikatzeko bada ere!

Berriki, UPN eta PSNren Gobernuak 150.000 euroko diru-laguntza eskaini du. Ia milioi bat euro geldituko litzateke emateke proiektuaren hasieran emandako hitz hartatik... 150.000 eurora jaitsi dute, diogun bezala, gainera baldintza (xantaia, esan beharko litzateke) moduan udara honetarako zabal daitezela jarriz.

Euro horiekin ezer gutxi egiterik dago, beraz, ez dakigu noren ekimenaz, polikiroldegiko ustiapenaren esleipendunek 305.000 euroko ekarpena egin dezatela proposatu da. Proiektatutako hornidurekin igerilekuak ireki ezingo liratekeela, eta

erabiltzeko prest udara bukaeran hiruzpalau egun besterik ez liratekeela egongo eta, azken batez, lardaskeria hutsa egingo litzatekeela alde batera utzita, konpromiso hau bere gain hartzeak, herriko polikiroldegiaren kudeaketa gutxienez hamar urte gehiagoz Mas Quatro enpresari luzatzera derrigortuko luke; gure ustez honek udalbatzaren erabaki eta kudeaketa gaitasuna enpresa pribatu baten mesedetan hipotekatuko lukeen eskandalua da.

Bildu Tafallan igerileku berrien eraikuntza proiektu xahutzaile eta funsgabea dela pentsatuz jarraitzen dugu. Enpresa pribatu batek finantzatzearen proposamenak udalaren diru kutxan benetako fondo-desbideratzea suposatuko luke, burutuko balitz 850.000 euro inguru sartzeari uztea suposatuko luke eta. Berriro ere ezkutuko interesak dituen afera baten aurrean ote gaude?

Herri kontsulta burutzeko prest gaudela adierazi nahi dugu, tafallarrek zein igerileku eta non nahi dituzten erabaki dezaten. Behingoz, herritarrak izan daitezela udalaren jarduera bideratuko dutenak. Bildu Tafallan beronen emaitza onartuko dugu, baina UPN, PSN eta IT herri-kontsulta hau burutzeko prest sikiera ote daude?

Tafallan, 2012ko maiatzaren 16an

Las piscinas son para el verano.

En la pasada legislatura los dos concejales de ANV y los dos de NABAI se opusieron al proyecto de construcción de unas nuevas piscinas de verano junto al polideportivo. Entonces nos parecía un proyecto caro e innecesario. Ahora nos lo sigue pareciendo con motivos añadidos.

Tafalla contaba (cuenta aún) con unas piscinas de verano en el centro del casco urbano, en una zona privilegiada y de fácil acceso, que siempre han funcionado a entera satisfacción de usuarios y usuarias. ¿Por qué cambiarlas de sitio? ¿Está la ciudadanía de acuerdo? Nos hacíamos estas preguntas y solicitamos que las mismas fuesen contestadas por el pueblo. No se nos hizo caso y la mayoría municipal, sin realizar la, a nuestro entender, imprescindible consulta popular, decidió en un Pleno dar inicio al proyecto de construcción de las nuevas piscinas.

Las obras se inician con cargo a la partida del Plan E de Zapatero y sin ninguna previsión respecto a su finalización. Se gastan varios cientos de miles de euros y se paralizan. No hay más dinero. En 2011 el Gobierno Navarro promete un millón de euros...

Los grupos municipales que propiciaron este desaguisado tienen un buen marrón encima. Pero siguen siendo mayoría en el ayuntamiento tafallés y todo indica que van a continuar despilfarrando dinero público, aunque sólo sea para no reconocer su error y justificar lo que ya se ha gastado.

Recientemente desde el gobierno navarro de UPN y PSN se ha ofrecido una subvención de 150.000 euros. De aquella promesa económica en los inicios del proyecto, quedaría por subvencionar casi un millón de euros... la han rebajado, como apuntamos, a 150.000, poniendo además como condición, puro chantaje habría que decir, que las nuevas piscinas se abran al público este verano.

Con esos euros poco se puede hacer, así que, no sabemos a iniciativa de quien, se ha propuesto que las empresas adjudicatarias de la explotación de la Ciudad Deportiva realicen una aportación de unos 305.000 euros. Al margen de que las piscinas no se abrirían con las dotaciones proyectadas, de que no estarían operativas más de tres o cuatro días al final del verano, en definitiva, de que se haría una auténtica chapuza, se trataría de un anticipo a cuenta y además asumir este compromiso obligaría al ayuntamiento a prorrogar la gestión del polideportivo municipal a la empresa Mas Quatro durante al menos 10 años más, lo que a nuestro juicio supone un escándalo que hipoteca la capacidad de decisión y de gestión de la corporación, a favor de una empresa privada.

En Bildu Tafalla seguimos pensando que la construcción de las nuevas piscinas es un proyecto despilfarrador e innecesario. La propuesta de financiación por parte de una empresa privada va a suponer un auténtico desfalco a las arcas municipales, ya que, caso de hacerse efectiva, se dejarán de ingresar unos 850.000 euros ¿Estaremos una vez más ante un asunto con intereses ocultos?

Manifestamos nuestra disposición a realizar una consulta popular para que las tafallesas y tafalleses decidan qué piscinas quieren y dónde las quieren, que sea por fin la ciudadanía la que oriente la actuación municipal. Bildu Tafalla aceptaremos los resultados de la misma, pero ¿están UPN, PSN e IT dispuestos siquiera a realizar esta consulta popular?

En Tafalla a 16 de mayo de 2012.


 

2011. Custom text here
By Joomla 1.7 Templates