EH Tafalla.jpg

Artículos

Creado en Miércoles, 04 Junio 2014

EH BILDU ANTE LA ABDICACIÓN DEL REY DE ESPAÑA

EH Bilduk Euskal Errepublika askearen aldeko hautua egina dauka, eta norabide horretan indarrak biltzeko deia egiten die herritarrei

Gaur ezagutu da Espainiako errege Juan Carlos Borboikoaren abdikazioa.

Franco diktadoreak izendatu zuen, aurreko erregimenaren jarraipena "lotuta eta ondo lotuta utziz". Orain, abdikazioarekin, egungo estatu eredu ukatzailearekin jarraitzeko eta benetako haustura demokratikoa eragozteko saiakera egin nahi dute.

Frankismotik eratorritako eredu politikoa krisi sakonean dago, erabat pitzatuta. Krisi horren adierazle da erregimenaren oinarri diren PP eta PSOEren zilegitasun krisia (pasa den igandeko hauteskunde emaitzak horren lekuko). Espainiar eredu honek ez dauka agenda demokratikorik ez Espainiako estatuaren menpeko herriontzako ez herritarrentzako. Abdikazioarekin eredu ukatzaile zaharkitu horri nola edo hala eusteko ahalegina egin nahi du Erregimenak.

Frankismotik hari zuzenarekin datorren estatu ereduak ordezkatzen duena ukazioa da; Euskal Herriaren ukazioa, eta diktadura frankistarekiko haustura demokratikorik eza. Eta eredu honen adierazle nagusia da Espainiako Erret Etxea. Ukazioaren sinbolo gorena, EH Bildutik behin eta berriro salatu izan duguna, azkenengoz duela aste gutxi Juan Carlos eta Felipe Borboikoak Euskal Herrira egindako bisitetan.

Juan Carlos Borboikoak abdikatzearekin batera 1977an abian ipini zuten Frankismoaren erreforma fasea amaitu egin beharko luke. Izan ere, 37 urte geroago, Espainiako estatuaren menpeko herri guztion ukazioa bere horretan mantentzen da, benetako demokrazia eza agerian dago.

Orain koroa bat buru batetik kendu eta beste batean jarri nahi dute, besterik gabe. Herrien ukazioa eta estatu eredu ez demokratikoa bere baitan mantenduz. Erregea bat ala bestea izan, Euskal Herriaren errealitatetik erabat at dagoen erakundea da monarkia; herritarren behar eta nahiekin zer ikusirik ez du. Soberanismoak Euskal Herrian eredu demokratikoagoa eraikitzeko bide ematen du. Ez Juan Carlosek ez Felipek ez dute gure herria ordezkatzen, euskal gizarteak Igo Euskal Errepublika sortzeko bideari ekin baitio.

EH Bilduren deia beraz, orain dela 35 urte haustura demokratikoa eragotzi zuten eragile politikoei, ez dezaten orain gauza berbera egin. Egin ezazue Euskal Herriaren aitortzaren eta erabakitze eskubidearen aldeko hautua.

Benetako haustura demokratikoa eman dadin lanean jarraituko dugu EH Bildutik. Gure herriak bere geroaren jabe izateko eskubidea duelako, eskubide hori gauzatzeko borrokan jarraituko dugu. EH Bilduk Euskal Herriaren burujabetza osoaren aldeko hautua egina dauka, Euskal Errepublikaren aldekoa alegia, eta norabide horretan indarrak biltzeko deia egiten die herritarrei.

 

EH Bildu apuesta por una República Vasca libre y llama a acumular fuerzas en esa misma dirección

Hoy se ha conocido la abdicación en su hijo del rey español Juan Carlos I de Borbón.

El modelo político-institucional derivado de la reforma del Franquismo esta inmerso en una profunda crisis. Este modelo no es capaz de contener las reivindicaciones democráticas de los diferentes pueblos ni de la ciudadanía del Estado. La abdicación del rey es sintoma de ello y una operación estética para mejorar la imagen del régimen.

Muestra de la crisis del modelo político-institucional es tambíen la crisis de legitimidad de los partidos que son pilar del régimen. Los resultados obtenidos por PP y PSOE en la elecciones europeas son ejemplo de ello.

Tal y como hemos denunciado en numerosas ocasiones, el modelo político- institucional pactado al final del Franquismo representa la falta de democracia, la negación de nuestro pueblo y de los derechos que le corresponden y la falta de ruptura democrática respecto a la dictadura franquista.

La Casa Real es la mayor evidencia de esa falta de democracia y así lo hemos denunciado en numerosas ocasiones, la última, en los recientes viajes a Euskal Herria de Juan Carlos y Felipe de Borbón.

La fase iniciada con la reforma del Franquismo del 77 tendría que terminar con la abdicación del rey español. Y es que todos los conflictos existentes con la imposición del régimen en 1977 siguen intactos.

La abdicación del rey español no supone ningún cambio: el modelo político- institucional basado en la negación de los pueblos se mantiene. La monarquía es una institución totalmente ajena a la realidad de Euskal Herria. Ni Juan Carlos ni Felipe representan a nuestro pueblo.

EH Bildu realiza un llamamiento a las fuerzas políticas que hace 35 años renegaron de una ruptura democrática: Que no realicen ahora la misma elección, que opten por el respeto a los derechos de los pueblos y las personas.

Por ello, seguiremos trabajando para una verdadera ruptura democrática, es decir, seguiremos luchando por el derecho a decidir su futuro que le corresponde a nuestro pueblo y por todos los derechos de todas las personas. EH Bildu apuesta por la construcción de una república vasca libre y llama a acumular fuerzas en esa misma dirección.

 


 

2011. Custom text here
By Joomla 1.7 Templates